Prêt- à - Porter estiloa Euskal Museora iritsi da
Irailaren 15ean eta 16an, Museoko klaustroak ohiz kanpoko protagonista izan du, hain zuzen ere, goi-mailako modako soinekoak.
1957. urteaz geroztik, Bilboko Alde Zaharrean dagoen Rafael Matías tejidos izeneko denda hirian tradizio handiena duen establezimenduetako bat da. Oraingoan, argazki-saioa egin du, 2017ko udaberri-udako katalogoa prestatzeko.
Buruko apaingarriek, oihal distiratsuek, kolore biziko osagarriek eta soinekoek 50eko hamarkadara eraman gaituzte, eta klaustroko hormateetan egon dira, XVII. mendeko leku berezi horri ukitu berezia emanez.
Beti da interesgarria zenbait arte-diziplina uztartzea.