Berriak

Euskal Museoak ateak ireki dizkio Artzain-txakurren Euskal Herriko Txapelketaren 50. edizioaren aurkezpenari

 

Klaustroan egin den ekitaldian azaldutakoaren arabera, aurtengo lehiaketan aurreko edizioetako txapeldunak omenduko dira. 

Euskal Museoan egin da Artzain-txakurren Euskal Herriko Txapelketaren 50. edizioaren aurkezpena. Lehiaketa, berez, irailaren 17an izango da Axpen (Atxondo), Anboto mendiaren magalean. Prentsaurrekoan azaltzera eman denez, behin probintziako txapelketak eginda, probintzia bakoitzeko bi onenek hartuko dute parte lehiaketa nagusian, iazko txapeldunarekin batera. 

Egun berezia izango da, aurreko urteetako irabazleek oroigarri bana jasoko baitute Gerediaga Elkartearen eskutik.  Horrez gain, bertaratzen direnek Durangaldeko Idiazabal gazten merkatura gerturatzeko, ardi-erakusketa bat ikusteko eta etxeko txikienekin txapa-tailerraz gozatzeko aukera izango dute.