EUSKAL MUSEOA AUKERATU DUTE, KARRANTZAKO ABELTZAINEK EKOITZITAKO EROSKI MARKAKO ESNEA AURKEZTEKO
Ehun pertsona baino gehiago elkartu ziren Euskal Museoko Klaustroan, Eroski markako esne berriari ongietorria emateko. Aipatutako produktua kooperatibaren eta “Valle Karrantza” ELEren artean lortutako akordioaren emaitza da; hain zuzen ere, aipatutako elkarteak jatorri familiarreko 30 abeltzaintza-ustiategi txiki baino gehiago biltzen ditu.
Produktu berri hau Euskadiko esnearen sektoreak iraunkortasunaren alde egindako aurrerapen gisa agertu da, eta 2013an Eroskiren eta Eusko Jaurlaritzaren artean sinatutako hitzarmenaren barruan dago sartuta. Gutxi gorabehera, hilean milioi bat litro esne merkaturatzeko asmoa dute.
Jai-giroa nagusitu zen, eta igartzen zen inplikatutako guztiak benetan pozik zeudela; izan ere, proiektua oso positibotzat hartzen dute. Instituzioetako kideak ere ekitaldian egon ziren: Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria; Lucia Isla, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia; Beatriz Santos, Eroskiko Elikadurako zuzendari komertziala; eta Martín Crespo, “Valle de Karrantza” ELEren presidentea.
Ekitaldi koloretsua izan zen, eta azalpen-bideo bat ere ikusi ahal izan zen, non Aingeru Etxebarria sukaldariak (bera ere ekitaldian zegoen) errezeta bat eskaini zuen. Gainera, abeltzainek beren ingurunean egiten duten lana ikusteko aukera egon zen, errealitate birtualeko betaurreko batzuen bitartez.
Euskal Museoak gustura kolaboratzen du mota honetako proiektu berrietan.