Berriak

EUSKAL MUSEOAK ONGIETORRIA EGIN DIE ERRALDOIEI ETA BURUHANDIEI

 

Uztailaren 6an, “Bilbo, Jaietan” erakusketa inauguratu zuen prentsaurrekoa egin zen; izan ere, beste urtebetez, udan, protagonista ospetsu hauei emango die ostatu: Bilboko Erraldoiei eta Buruhandiei, alegia.

Euskal Museoko lehendakari eta Bilboko Udaleko Kultura Saileko zinegotzi Nekane Alonso arduratu zen erakusketa hedabideentzat eta, oro har, ikusleentzat irekitzeaz.Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko zinegotzi Itziar Urtasun eta Bilbao Bizkaia Museoak erakundeko koordinatzaile Sorkunde Aiarza ere alboan izan zituen.

Erakusketan, Bilboko jaiak iragarri izan dituzten dituzten 39 kartelak ere ikusgai daude.


 

Hurrengo egunean, uztailaren 7an, Museoko Klaustroa hautatu zen 1896ko antzinako erreplikak diren Erraldoien lau bikoteek dantza egin zezaten, aspaldi egiten zen bezala.

Helduek nahiz txikiek bete zuten klaustroa, eta Beti Jai-Alaiko konpartsak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak maisutasun handiz egindako jauzi eta birez gozatu zuten, Bizkaiko Gaiteroak taldearen soinuen laguntzaz.Ekitaldia Euskal Museoan hasi zen, eta, ondoren, kalejira alai bat izan zen, Erraldoiak buru zirela. Makina bat ikusle izan zituzten lagun, eta, Alde Zaharreko kaleetatik ibili ondoren, Plaza Barrian amaitu zuten ibilbidea, bertan zeudenen poztasunerako.

Erakusketaren hasiera iragartzeko oso modu egokia izan da.

Eskerrik asko denoi, egun berezi honetan gurekin egoteagatik.