Berriak

2016KO ASTE NAGUSIKO HERRI KIROLEN ETA EUSKAL FOLKLOREAREN 100 JARDUERA BAINO GEHIAGO AURKEZTU DIRA EUSKAL MUSEOAN

Asteazkenean, uztailaren 20an, Euskal Museoko Klaustroak ongietorria egin zion Aste Nagusiari. Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak Saileko zinegotzi Itziar Urtasun arduratu zen Bilboko jaien astean egingo diren ekintzak zerrendatzeaz; izan ere, herri kirolak eta euskal folklorea protagonista eztabaidaezinak izango dira.

Aurtengo edizioan, abuztuaren 23ko Euskal Dantzak topaketa nabarmendu behar da; bertan, bilbotarrek, jantzi tradizionalak soinean dituztela, Larrain Dantza tradizionala dantzatzen dute. Txistularien Alardea ere izango da, eta, aurten, Gatibu izango dute gonbidatu berezi gisa.


 

Bestetik, bilbainadak, euskal dantzak, herri kirolen eta pilota erakustaldia, bertsolariak, erraldoiak eta buruhandiak ere egongo dira, jakina. Gaur egun, erraldoiak eta buruhandiak gure museoan daude, eta dohainik ikusteko aukera izango da Aste Nagusian.

Itziar Urtasunek azaldu zuenez, denek gozatu eta parte hartu ahal izateko programa zabala da; izan ere, jaiak ez lirateke berberak izango jendearen babesik gabe.

Prentsaurrekoa jai-giroan amaitu zen, Itziar Urtasun zinegotziak bilbainadak abestu baitzituen Beti Aurrera eta Azul Bilbao taldeekin.

Zinegotziak bere ukitu pertsonala eman zion prentsaurrekoaren amaierari, eta aste gutxi batzuk barru ate-joka izango dugun zalapartari loturiko zenbait bertso abestu zituen.