Berriak

ESAN OHI DENEZ, EZ DAGO BIGARREN ALDIRIK HIRUGARRENIK GABE

 

Hiru urte daramatzagu Erraldoiak Dantzatzen tailerrarekin Euskal Museoan; denbora-tarte horretan, 150 haur baino gehiago igaro dira eskola berezi honetatik, eta txikienak liluratzen jarraitzen du. Era berean, uztailean hiru tailer egin dira museoan, eta jende dezente bertaratu da.


Erraldoien tamaina egokitu egin da, adinaren eta parte-hartzaileen arabera, eta horiek nola mugitu praktikatu eta ikasten dute; horrela, figurak mugitzean haurrek sentitzen duten plazera ikusteko aukera eskaintzen du, eta, askotan, soinean daramaten haurren bolumena hirukoiztu ere egiten dute.

Parte-hartzaile batzuk “errepikatzaileak” dira, eta mugitzeko ezagutza eta erraztasuna erdietsi dutela ikus daiteke. Beste batzuek, hasiberriek, irakasleak imitatzen dituzte gogotsu. Gainera, horietako batzuk Erraldoien konpartsako kide bilakatu dira.

Museoan antolatutako tailer hauek erakusten dutenez, Erraldoien eta Buruhandien ohiturarekin jarraitzeko eta belaunaldien arteko erreleboa egiteko aukera dagoela ematen du.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Museora etorri diren pertsona guztiei, “ikastaro” berezi honetan parte hartzeagatik.