Berriak

XIX. mende amaierako Bilboko Erraldoi bikoteak protagonista diren dantzaren birsorkuntza

 

Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak erakusketaren inaugurazioarekin bat eginez, XIX. mende amaierako Bilboko Erraldoi bikoteak protagonista diren dantzaren birsorkuntza aurkeztuko da uztailaren 7an, San Fermin eguna, arratsaldeko 7etan Euskal Museoko klaustroan (sarrera Gutze kaletik, 4. zbk.)

 


 

Klaustroan dantza egin ostean eta biribilketa alaian, gaiten musikarekin, Erraldoiek Zazpi Kaleetatik barrena desfilatuko dute: Euskal Museoa | Gurutze kalea | Dendari kalea | Santiago plaza | Bidebarrieta kalea | Loteria kalea | Posta kalea | Plaza Barria | Kapelagile kalea |  Euskal Museoa.

Jarduera Bizkaiko Gaiteroek, Beti Jai Alai taldeak eta Euskal Museoak antolatu dute, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin lankidetzan.

Gure jai ondarea hurbiletik ezagutzera gonbidatzen zaituztegu, baita Museoko webgunearen eta sare sozialen bitartez gure jarraitzaile bihurtzera ere, horien bidez gure protagonistei lotutako askotariko jardueren berri emango dizuegu-eta.

 

Zain gaituzue!