GAU ZURIA 2016
BILBAO, GUZTION BIZILEKUA
1300eko ekainaren 15ean, Hiri-Agiria sinatu zenean, Bilboko Hiribilduaren sorrera izan zen eta honegatik, urtero, data honetako gauean kalean hainbat ospakizun antolatzen dira. Hiriko leku ospetsuenek Gau Zuriari esker, beste itxura hartzen dute, bertan hainbat proposamen desberdin ikus baitaitezke: musika, arte eszenikoak, literatura, argi eta soinu ikuskizun ederrak… Egitarau zabalari esker, hiritik zehar beste zentzu batzuk erabiliz paseatu daiteke eta era berean, bertako eta nazioarteko artisten sorkuntzek gozamena bermatzen dute.
EUSKAL MUSEOAK "GAU BELTZA" IKUSKIZUNA AURKEZTU DU
Euskal Herriko jeinuak (Mari, Basajaun, Lamia, Herensuge...) txokotik atera eta Bilbora helduko dira Gau Zuria ospatzera historiaurreko Mikeldirekin batera Euskal Museoan. Bertan, gure narrazioak eta alegiak nahiz Euskal Herriko antzinako istorioak ezagutu ahal izango ditugu.
Eguna: Ekainak 18 (larunbata)
Non: Euskal Museoa Bilbao
Emanaldiak: 22:00h | 22:45 | 23:30 | 00:15 | 01:00
*Sarrera dona lekua bete arte
Deskargatu: Egitaraua_Gau_Zuria_2016