Berriak

Pelikula hau amaitzen ari da

 

Hiru film labur dira Euskal Museoan egindako dokumentalen ziklo arrakastatsuaren itxierako protagonistak

 


 

Bilbo, zinemaz blai 2hori da hiriko historia nostalgiko eta sozialari buruzko dokumentalen zikloko bigarren ediziorako hautatutako titulua. Zikloa egin den asteetan bizi izandako esperientzia ere pelikuletakoa bezalakoa izan da. Alberto López Echevarrieta eta Carlos Bacigalupe kazetarien eskutik, bertaratutakoek hunkitzen eta sakonera iristen diren pelikula horien proiekzioen lau saioz gozatzeko aukera izan dute.

Atzokoak amaiera eman zion zikloaren bigarren edizioari, eta ehun pertsona baino gehiago bertaratu ziren. Izan ere, ekitaldi hau ikusle kopuruan izandako arrakastagatik nabarmendu da, besteak beste. 400 pertsona inguruk kalitatezko zineaz, Bilboko historiaz eta saio bakoitzera bertaratutako pelikuletako protagonistez gozatzeko aukera izan dute.

Azkeneko emanaldian, Beti izango dugu Bilbo izenpean, hiru film labur bilakatu ziren protagonista: Bilbao en la memoria, Bilbao mientras tanto eta Bilbao en un mosaico. Zuzendari bat ere bertan izan zen, Javier Revollo, hain zuzen ere, eta hunkituta zegoela aitortu zuen, aspaldi ez zituelako urte berean filmatutako hiru pelikula horiek ikusten. Bilboko Udalaren enkargua izan zela ere esan zuen, baita Udalak ez zuela ezer agindu ere, egiteko moduari zegokionez.

Lehenengo dokumentalak, besteak beste, Blas de Otero idazlearen testuak eta Arriagaren, Bernaolaren eta Luis de Pablosen musika dauzka. Bigarrena Valladolideko Zinemaldian aurkeztu zen. 1987ko Bilboko egun bati buruzkoa da, eta autobus garaje batetik abiatzen da, ohiko egun batean hirian gauzatutako eginkizunei bide emateko. Azkenak liburutegietara, kontserbatoriora eta Euskal Museora, Berreginen Museora edota Arte Ederren Museora garamatza.

Amaiera María Eugenia Salaberri idazle eta gidoilariak eman zion; izan ere, bere lan eta gidoiez hitz egin zuen, hala nola, Marujas asesinas bezalako film ospetsuetan; film hori albiste erreal batetik dator: bi ahizparen artean euretako baten senarra hil zuten, eta ongi atera zela ikusita, bigarrena hiltzea ere pentsatu zuten.

Pelikula ugaritan bezala, ziklo hau amaiera zoriontsuko istorio polita izan da. Une honetan, esan genezake ateak itxi dituen zinema dela, baina ziur gaude berriro ere irekiko duela leihatila.