"Maletak", Kepa Junkeraren & Sorgiñak taldearen disko berria, Euskal Museoan aurkeztu da
Ikusle eta komunikabide ugarik babestuta, Kepa Junkerak eta Sorgiñak taldeak disko berriaz hitz egin dute, Maletak izenekoaz, hain zuzen ere; emaitza ona izan duen proiektu bizi eta pedagogikoa da, eta musikari eta kanta-idazleen parte-hartze handia izan du.
Junkerak diskoaren sorkuntzan jarraitu dituen bi ildoak azaldu ditu: bat, esperimentala, eta bestea, dibertigarriagoa eta dinamikoagoa. Zortzi Sorgiñak ere goraipatu ditu, eta elkarrekin lan egitea guztientzat ikaskuntza-prozesua izan dela adierazi du.
Maletaren kontzeptua bai mundutik bidaiatzeko pasaporte bai trikitixak gordetzeko objektu gisa, eta animaliak ekipajeko objektu batekin lotzeak mundu surrealista eta oso plastikoa eragin dute, 17 kantu berri hauetan antzeman daitekeenez.
Musikariak eta sorgin gazteek diskoko bi kantu interpretatu dituzte; soinua garbi eta indartsu entzutea ahalbidetu dute, Euskal Museoko klaustroan.
Aurkezpenera hainbat aurpegi ospetsu bertaratu dira: Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua; Sorkunde Aiarza, museoko koordinatzailea; Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendaria; Yurdana Burgoa, idazlea; Aitor Elizegi, sukaldaria; Rober Garay eta Alberto Palomera, disko berria diseinatu duten sortzaileak, ekitaldietako dinamizatzailea Marino Montero bai eta museoa bisitatzera hurbildu diren eta ekitaldiak ustekabean hartu dituen ikusleak ere.
Kepa Junkerak eta Sorgiñak taldeak disko berri honekin arrakasta izatea nahi dugu.