Berriak

Diego María de Gardoqui y Arriquibar omenduko dute Euskal Museoan

 

Javier Divar eta Martha Gutierrez-Steinkamp arduratuko dira politikaria ezagutarazteaz, hitzaldi-solasaldi batean


 

Euskal Museoak ateak irekiko dizkie Diego María de Gardoqui y Arriquibarengan interesa duten guztiei. Hitzordua asteazkenean izango da, ekainaren 15ean, 19:30ean, Museoko Bilboko Kontsulatua Aretoan.

Deustuko Unibertsitateko katedradun emeritu eta Zuzenbidean doktore Javier Divarrek hitzaldia eskainiko du, Kontsulatua, Ordenantzak, Gardoqui eta seme-alabak, eta beraien merkataritza Iparraldeko Amerikarekin izenpean.

Bestalde, Martha Gutierrez-Steinkamp historialariak (Smithsoniam Fellow)  Diego de Gardoqui, Espainiako lehenengo enbaxadorea AEBetan izeneko hitzaldia eskainiko du. Era berean, "La alianza olvidada. Independencia de los EEUU” izeneko liburu ospetsu eta arrakastatsuak jasotzen duen historia sakontasunez ezagutzeko denbora ere egongo da.

Bi hitzaldien ondoren, solasaldia izango da, eta, bertan, funtsezkoa izango da bertaratuen parte-hartzea.