Berriak

Kepa Junkerak disko berria aurkeztuko du Euskal Museoko Klaustroan

 

Ekainaren 2an, trikitixaren maisuak bertaratukoak hunkiaraziko ditu, “Maletak” izeneko lan berriarekin

 


Malabarismoa egiten duten maletak, euskal musikari buruzko argazki-muntaia ikaragarriak edota musika zuzenean; horrelakoa izango da Kepa Junkeraren musika-proiektu berriaren aurkezpena, ekainaren 2an, 11:00etan, Bilboko Euskal Museoko Klaustroan.

Euskal artistaren “Maletak” izeneko lan berria freskoa eta originala da. Disko horretan, protagonista ukaezinak dira Kepa Junkerak trikitixak gordetzeko erabiltzen dituen maletak. Beti berarekin eramaten duen osagarri horrek oraingoan magia paregabea eskuratzen du, istorioz beteta baitago. 17 kantu berriek kontatzen dituzten istorioak bezalakoak dira, eta, bertan, Galizia, Aragoi, Katalunia, Euskadi edota Gaztela eta Leon bidaia poetiko eta musikal bateko etapak bilakatzen dira.

Beste behin ere, Kepa Sorginak izeneko neska berezi eta gazteekin arituko da. Gainera, ahots-talde ikaragarriak parte hartuko du berearekin batera. Horri guztiari 24 orriko liburuxka harrigarri bat gehitu behar zaio, Igotz Ziarretaren eta Santi Yanizen argazkiekin diseinatuta eta Rober Garayk eta Alberto Palomerak egindako 10 konposizio-txartelekin.