Fikziozko bi film laburrek 80ko hamarkadako Bilbora eraman gintuzten
Maiatzaren 12ko proiekziora bertaratu zirenek, programatutako fikziozko bi film laburrez gain, Mario Pardo aktorearen eta Luis Eguiráun eta Ernesto del Río zuzendarien istorio eta pasadizo xeheez gozatzeko aukera izan zuten.
Egun ZINEBIri loturiko Luis Eguiráunek eta Ernesto de Ríok Octubre 12 izeneko pelikula nola egin eta zuzendu zuten kontatu zuten, 24 eta 27 urte besterik ez zituztela. Lehenengoa jaialdiko programazioko arduraduna da, eta bigarrena, zuzendaria. Hasteko, beren poltsikotik ordaindu behar izan zuten, eta izenburua aldatu zuten, hasierakoa ez zelako oso egokia: azkenean erabakitako “El Día de la Hispanidad” (Hispanitatearen Eguna); gainera, aktoreek ez zuten kobratu, Cecilia Rothek izan ezik, 75.000 pezeta irabazi baitzituen filmazioko 3 egunengatik.
Zinea zen eta den mundu konplexu honetan hastea oso zaila dela adierazten duten gorabeherak.
Mario Pardok film laburrean egindako lana kontatu zuen, Alberto López Echevarrieta eta Carlos Bacigalupe kazetarien galderei erantzunez. Pardoren emazte Elixabete Hormazaren eta aktore protagonista Kiti Manverren 6 urteko alabaren filmean izandako agerpen laburra ere aipatu zen.
Bi filmek jasotako sari ugariak aipatu ziren, jakina; horietako bat Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak emandako zilarrezko Mikeldi Saria izan zen.
Bertaratutakoek interes handiz entzun zuten hizketaldia, arina izatez gain, parte-hartzaileek emandako lekukotasunez erakarrita.
Zine onaz gozatzeko modu egokia izan zen.