Bilbori buruzko dokumentalen bigarren zikloak hasiera arrakastatsua izan du
Ehun bat pertsona bertaratu ziren Euskal Museoak antolatutako Bilbo, Zinemaz Blai dokumentalen zikloaren bigarren atalasearen hasierara.
Alberto López Echevarrieta eta Carlos Bacigalupe kazetariek sarrera-aurkezpen bat egin zuten saioaren hasieran, zikloa, ikusiko diren dokumentalak eta horietako protagonistak aurkezteko. Euskal zinemaren historiaurrea terminoa erabili zuten, zuzendariek proiektuak gauzatu ahal izateko bizi izan zituzten zailtasunei buruz hitz egiteko.
Arteen eta Humanitateen Institutua Orbegozo Fundazioa aipatu zen aurkezpenean; izan ere, babesle garrantzitsua izan zen, eta, hari esker, pelikulak filmatu ahal izan ziren, finantzaketarako garai latz haietan: Ikuska 3: Rekalde-Betolaza horren adibide argia da.
Antton Merikaetxebarria, zinemako errealizadore eta kritikaria, bere film laburrari buruz mintzatu zen: hirurogeiko hamarkadan lurzoruaren esparruan zegoen espekulazioa eta garai hartan optika-argazki bidezko zinema egiteko zeuden zailtasunak izan zituen hizpide. Horrez gain, pelikula positibatzeko Madrilera bidali behar izateak sortzen zuen atzerapenaz ere mintzatu zen. Hiru hilabete joaten ziren prozesu horretan; gaur egun, ordea, hamar egunetan egin daiteke.
Istorio dibertigarriak kontatu zituen: pelikula itsasadarraren lehen plano batekin hasteko asmoa izan zuen, txikitako oritzapenengatik eta bertan “zerbait” flotatzen gogoratzen zuelako. Urrezko maskorra jaso zueneko oroitzapen eskasak (aurretiko ospakizunengatik) ekarri zituen gogora, adibidez, saritutako aktoreetako batek zeraman lurrina. Xelebrea eta dibertigarria.
Jon Bernat Heinink hainbat gai izan zituen hizpide: zuri-beltzeko zinemak bere obran izan zuen eragina, Bogart, berrogeiko hamarkadako zinemaren oroitzapenak, ondo egindako enkoadraketak. Bere filma artisau-lantzat zuen, bikoizketari eta, batez ere, soinu-bandari dagokienez. Max Steinerren musika paregabea; Austriako konpositore hori King Kong eta Haizeak eraman zuena pelikuletako musikaren sortzailea da.
Pelikulako protagonistetako bat, Juan Antonio Pérez (hiltzailea), bertan izan zen, eta umorez egin zioten harrera, “hiltzaile” esaten ziotela. Heiga Filmeak produkzio-etxeko Aurelio E. Garrote eta Txemi Sánchez ere izan ziren.
Azken finean, bigarren zikloa hasteko modu bikaina izan zen bertan.
Eskerrik asko guztioi, gurekin egoteagatik.