Berriak

BILBO ZINEMAZ BLAI -II-: BETI IZANGO DUGU BILBAO

 

Hiribilduaren historia nostalgiko eta sozialaren inguruko dokumental berezien zikloko bigarren partea

Aurkezpenak eta elkarrizketak Alberto López Echevarrieta eta Carlos Bacigalupe kazetarien eskutik

 

 


 

Osteguna, 2016ko ekainaren 2a. 19:30etan -  “BETI IZANGO DUGU BILBAO”

 

Bilbao en la memoria  (Javier Rebollo, Juan Ortuoste 1987) 15’

Bilbao mientras tanto  (Javier Rebollo, Juan Ortuoste 1987) 15’

Bilbao en un mosaico (Javier Rebollo, Juan Ortuoste 1987) 15’

 

Gonbidatuak:  Javier Rebollo, Juan Ortuoste eta María Eugenia Salaberri

 

Bilbao en la memoria Dokumental honetan, memoria biltzeko edukiontzi bat da hiria. Gaur egungo eta iraganeko gertakarien oroitzapenak, memorien memoria, hitz askorekin osatutako hitzak.

Bilbao mientras tanto Dokumentala. Egitura eta zerbitzuak ez zaizkigu interesatzen datuak diren heinean, baizik eta martxan mantentzen dutelako hiria. Hiriko bizitzari erreparatuko diogu, egun batez.

Bilbao en un mosaico Dokumentala. Kultura amalgama modura agertzen zaigu, muntaketan nahasten baitira herri kultura eta finezia handiko kultur adierazpideak, hari batek elkarlotuta, Arriaga Antzokiaren berrestreinaldira iristeraino.

Argumentua, honako hauen testuak abiapuntu: Gabriel Aresti, Cortázar, Teófilo Guiard, Blas de Otero eta Rafael Sánchez Mazas.

Musika: Juan Crisóstomo de Arriaga, Carmelo Alonso Bernaola eta Luis de Pablo.

Film laburren aurkezpenean izango dira zinemagileak eta María Eugenia Salaberri gidoigilea.

 

Javier Rebollo industria-ingeniaria da, Bilboko Goi Eskolan ikasitakoa. Argazkilari aritu da gaztetatik, eta bakarkako erakusketak egin zituen 1967an eta 1968an. Unibertsitateko Zine Klubaren sorreran parte hartu zuen. Ikus-entzunezkoen Saila diseinatu eta antolatu du, Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskolan. 1974an Lan Zinema ekoiztetxea sortu zuen, Juan Ortuosterekin batera, eta publizitate-spotak, dokumentalak, film labur eta luzeak ekoizten dituzte. Besteak beste, honako film hauek zuzendu ditu: Siete calles” (Ortuosterekin batera zuzendua), Mariví Bilbao-Goyoagarekin; “Golfo de Vizcaya”, Omero Antonuttirekin; “Calor y celos”, Ana García Obregónekin; “Marujas asesinas”, Neus Asensirekin, eta “Locos por el sexo”, Karra Elejalderekin.

Juan Ortuostek ere industria-ingeniaritza ikasi zuen Bilboko Goi Eskolan. Bertan ezagutu zuen Javier Rebollo, eta ibilbidea ondu dute biek zinemagintzan. Hainbat film labur idatzi eta zuzendu ditu; hala ere, muntaketan aditua da bereziki. Bi film luze zuzendu ditu: “El amor de ahora”, Juan Diegorekin, eta “Entre todas las mujeres”, Antonio Resinesekin.

María Eugenia Salaberri idazlea da. Sarritan idazten du "El País" egunkarian. Film hauen gidoiak idatzi ditu: “Marujas asesinas” (2001), “Locos por el sexo” (2006), “Alaba zintzoa” edo “La buena hija” (2013) eta “La matanza” (2015).