Berriak

Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna 2016: “Kultur paisaiak”

 

Maiatzak 18aren inguruan eta 1977 urtetik,  Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta aurtengo gaia “Kultur paisaiak” da. Testuinguru honetan Euskal Museoak sarrerak dohan, visita gidatuak eta umeen  tailerra  eskaintzen ditu egun hau ospatzeko.


 

Maiatzak 18, Museoen Nazioarteko Eguna (asteazkena)

SARRERA DOAN

 

Maiatzak 21 (larunbata)

UMEEN TAILERRA

6 urtetik 12 urtetara bitarteko umeentzat

11:30etatik 13:00etara / Euskeraz

Doan / Leku kopuru mugatua / Izen-emate aurretik

 

Taillerarren lehen partean “Kultur Paisaiak” kontzeptua txertatuko dugu.  Horretarako, ezagutzen dugunetik ezagutzen ez dugunera bidaiatuko dugu; museoan dauden "paisaiadun" objektu desberdinak aurkituko ditugu, paisaia kontzeptu orokor gisa ulertuta.  Jarraian, “kultura” terminoa hurbilagotik ezagutuko dugu, bisitan aukeratu ditugun elementu desberdinak baliatuz.  Eta ondoren, “kultur paisaiak” zer izan daitekeen pentsatuko dugu.  Mundua eta Museoa bera erabiliko ditugu adibide moduan.

“Paisaia” eta “kultura” bisitetan museoan aukeratu ditugun objektu horietatik bana hartu eta honako galderari erantzun beharko diote: Museo barruko zer objektu salbatuko zenuke?

Bigarren partean, ezagutzen duten paisaia natural batean aldaketak nola egin pentsatu beharko dute neska-mutikoek, kultur paisaia bilakatu eta horri buruzko zirriborroa egiteko. Ondoren, praktikan jarri ahalko dute, museoaren parte batean; horretarako, material desberdinez baliatuko dira.

Argazkia atera eta helbide elektroniko batera bidaliko da, gero material hori norberak gorde ahal izateko (birtualki).

 

Maiatzak 22 (igandea)

BISITA GIDATUA: KLAUSTROAREN METAMORFOSIA ETA MIKELDI IDOLOAREN ZAHARNERRITZEA

11:30etatik 12:15etara (Euskeraz)

12:30etatik 13:15etara (Gazteleraz)

Doan / Leku kopuru mugatua / Izen-emate aurretik

 

Euskal Museoaren Klaustroak historian zehar izan dituen eraldaketak ezagutzea izango da, aurten, bisita gidatuaren helburu nagusia. Duela hilabete gutxi batzuk bilakaera berri bat bizi izan duen paisaia honen atzean dauden zenbait sekretu ezagutuko dituzte bisitariek. Eta, horrez gain, gure Museoko altxorretako bat den Mikeldi idoloa hain egoera onean mantentzeko egin diren zaharberritze-lanak azalduko zaizkie, zehaztasun osoz. Urteetako tradizioa eta magia gordetzen dituen espazioak bizitako aro desberdinak ezagutzeko aukera paregabea.

INFORMAZIOA:

Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco 

Unamuno plaza, 4 - 48006

Gurutze kalea, 4 - 48005

Tlf: (+34) 94 415 54 23 / www.euskal-museoa.org / museoa@euskal-museoa.org