Iñaki Irigoieni omenaldia egin zaio Euskal Museoan
Apirilaren 13an, larunbatean, Iñaki Irigoienen (1935) aldeko omenaldia egin zen Bilboko Euskal Museoko klaustroan. Dantza tradizionalaren gaineko aipatutako ikerlari aintzatetsiak izugarri maite du dantza eta ezin argiago ulertzen du euskal unibertso kulturala; horren ondorioz, Euskal Dantzarien Biltzarraren (Baiona, 1966) sorreran parte hartzera heldu zen, bai eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra (1983) taldearen sorreran ere.
Ekitaldian agintari instituzionalak egon ziren: Ana Madariaga andrea, Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria; Iosune Ariztondo andrea, kultura diputatua eta Euskal Museoaren patronatuko juntaren presidentea; eta Ibone Bengoetxea andrea, Bilboko Udaleko zinegotzia eta Eudelen elkarteburua. Era berean, BBK-ko, Gerediagako, Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko eta Bilboko Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko ordezkariak ere egon ziren bertan.