Berriak

Nanteseko L’École Audience eskolak Euskal Museoa bisitatuko du berriro ere

 

Beste urte batez, Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Turismo Sailaren eskutik, Euskal Museoak harrera egin zien Nantesko L’École Audience eskolako kudeaketa kulturaleko ikasleei.


Museoko koordinatzaile Sorkunde Aiarzak eman zion hasiera bisitari, eta museo bat zuzentzeko moduaz eta eguneroko eginkizunean administrazioak dituen ezaugarriez hitz egin zuen. Ondoren, ibilbide gidatuari ekin zitzaion, erakusketen aretoetatik barrena.

Beti izaten da atsegina etorkizuneko kudeaketa kulturaleko aholkulariei ateak irekitzea, horiek sustatu eta aktibatuko baitute mundu baliotsu hori, kultura, alegia.