HITZALDIA: KILI KILI BARRU BARRUTIK
Kili-Kili. Euskara pozgarri erakusketari loturiko jardueren artean, bikoiztaile eta irratiko esatari Jesús Eguzkiza Eguzkik, filologo eta Arrasateko Arizmendi Ikastolako irakasle Asier Astigarragak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kulturako foru diputatu Lorea Bilbaok Kili-Kili barru-barrutik hitzaldia eskainiko dute. Hiru hizlariak Kili-Kiliri oso loturik egon ziren; izan ere, aldizkarian parte hartu zuten argitalpenaren zenbait alditan, eta, era berean, modu aktiboan sustatu zuten.
Anastasio de Olabarriaren D. Claudio, el cura de San Antón liburua oparituko zaie bertaratutakoei.