Haurrak Euskal Museoan zehar ibili dira, artzain, arrantzale, otso eta ardi mozorrotuta
Berrogeita hamar bat umek hartu dute parte Euskal Museoak Aste Santuan antolatutako tailerretan.
Gauzarik deigarriena parte-hartzaileen elkarreragiteko modua izan da. Jakinminez, ikasteko gogo handiarekin eta, are gehiago, jolasteko eta gozatzeko gogoz.
Deialdia oso arrakastatsua izan da; bertako bisitariek zein beste erkidego batzuetakoek Euskal Museoa ikusteko aukera izan dute, euskal kulturako pertsonaia esanguratsu bihurtuta.
Eskerrik asko guztioi, gurera bisita egiteagatik.