Berriak

Kili-Kili. Euskera pozgarri erakusketak hasiera arrakastatsua izan du Euskal Museoan

 

Kili-Kili. Euskera pozgarri erakusketak hasiera arrakastatsua izan du Euskal Museoan

Euskal Museoa dotore jantzi zen Kili-Kili. Euskera pozgarri erakusketari harrera egiteko. Hurrengo hilabeteetan ikusgai egongo den erakusketa honek euskaraz idatzitako umeentzako argitalpenaren ibilbidea gogoraraziko du; aipatutako argitalpenak haurren artean euskararen erabilera sustatzea zuen helburu.


 

Hainbat pertsona mintzatu ziren komunikabideen aurrean, erakusketa baino lehen hitz batzuk esateko: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Nekane Alonso, Museoaren presidentea; Sorkunde Aiarza, Museoaren koordinatzailea, eta Igone Etxebarria, Labayru Fundazioaren zuzendariordea. Era berean, ekitaldian honako hauek ere izan ziren: Amaia Mujika, lan hau errealitate bihurtu duten pertsonetako bat; Mila Arrieta, Jose Antonio Retolazaren (Kili Kiliren sortzailea) alarguna, eta Iñaki Egurrola. Udaleko Koldo Narbaiza, Conchi García eta Alba Fatuarte ere erakusketaren inaugurazioan izan ziren.

Jarraian, proiekzio txiki bat egin zen, eta horren inguruko azalpenak eman ziren, Kili-Kili. Euskera pozgarri erakusketak dituen lilura guztiak deskubritzeko. Geroago, inaugurazioaz gozatu zen, Museoaren lagunekin batera; 100 pertsonak baino gehiagok gozatu zuten argitalpen honek utzitako eta betiko utziko dituen oroitzapenez. Emozio handiko ospakizun honekin bat egin zuten Gotzaingoko ordezkariek, Labayru Fundazioko kideek, Kili Kili familiako kideek eta Paule Sodupek, Lander Gallastegiren (orain dela 50 urte proiektua sortu zuten pertsonetako bat) alargunak. Ekitaldia Museoko Klaustroan amaitu zen, San Anton Abesbatzako zuzeneko ahotsekin eta txokolatada batekin; publikoak orain dela zenbait urte egiten ziren ospakizun haietara bidaiatu zuen modu horretan.