Berriak

Aste Santua Euskal Museoan, euskal folkarekin eta txakolinarekin

 

Jarduera martxoaren 24an eta 25ean egingo da, Basque Fest ekimenaren barruan


 

Ibon Koteronek eta bere taldeak, Leonen Orroak, interpretatutako musika tradizionala, Euskal Museoko Klaustroan, Bizkaiko Txakolinaren dastaketa batekin batera. Hau da Basque Fest jaialdiak Aste Santuan Bilbon eskainiko dituen planetako bat. Espazioa ezagutaraztea da asmoa, txakolin dastaketa egin eta musika entzuten den bitartean.

Jarduera martxoaren 24an (osteguna) izango da, 18:00etatik 19:00etara, eta martxoaren 25ean (ostirala), 13:00etatik 14:00etara; dohainik izango da Museoa bisitatzen duten pertsona guztientzat. Gainera, musikariek azalpen aberatsa emango dute gaien inguruan, eta bertaratutakoek Bizkaiko Txakolina dastatu eta komentatu ahal izango dute. Hori guztia, Euskal Museoko Klaustro paregabean.