Berriak

Eulalia Abaitua ezagutzen, Barakaldon

Euskal argazkilariari buruzko erakusketa arrakasta handiz inauguratu da.

Martxoaren 1ean, opariaren berri eman zen. Argazki erako oparia da; izan ere, Eulalia Abaituari (Bilbo, 1853-1943) buruzko erakusketak argia ikusi zuen Barakaldoko Clara Campoamor Zentroan. Ekitaldira, Bilboko Euskal Museoko teknikari Maite Jimenez, Barakaldoko Udaleko Kultura zinegotzi Nerea Cantero eta Bizkaiko Udal horretako Berdintasuneko Zinegotzigoko arduradun Rakel Olalla joan ziren, besteak beste.


Bertaratutakoek, harrezkero, Euskal Museoko bildumako euskal argazkilariaren irudiez gozatzeko aukera izan dute. Bestalde, Maite Jimenezek hitzaldi bat eman zuen, martxoaren 3an, Eulalia Abaituari buruz gehiago jakiteko asmoz. Argazkilariaren biografiako zenbait datu landu ziren; entzuleek sarrera txiki batez gozatu zuten lehenengo, eta irudi batzuk ere proiektatu ziren, argazkilariaren bizitzako alderdi nabarmenenak erakusteko.

Erakusketa martxoaren 23a arte egongo da ikusgai Clara Campoamor Auzo Etxean, eta 30era arte, Gurutzetako Auzo Etxean.