Berriak

Nazioarteko arpilleren Foruma iritsi da Euskal Museora, Ana Zlatkesekin eta Roberta Bacicekin batera

 

Donostia 2016 egitasmoak antolatutako ekintza da, eta Itsasoratze Artibista proiektuaren barruan kokatzen da

Euskal Museoan egindako arpillerei buruzko masterclassean, 40 bat pertsonak herrialde ugaritako, besteak beste, Txileko, Argentinako edo Peruko hainbat emakumeren “bizitzako puntadak” ezagutzeko aukera izan dute. Horiek guztiak giza eskubideak urratzen diren lekuak dira.


Bizitzako puntadak dira, arpillera kalamuz edo jutez egindako oihal lodia eta tridimentsionala delako; bertan, Kolonbia edo Zimbabwe bezalako herrialdetako emakumeen desagertzea kontatzen da. Jatorria Txilen duten tapizak, gaur egun, munduan zehar dabiltza, isilduak izan diren ahotsei argia emateko.

Ana Zlaktes Argentinako ehun-artista da, bai eta Centro Argentino de Arte Textil y Arpillerista-ko presidentea ere; Roberta Basic “BAKEA JOSIZ: Gatazka, Arpillerak, Memoria” erakusketako komisarioa da, eta biak Arteari eta Arpillerei buruzko eskola hau emateko arduradunak izan dira. Hiru orduz, bertaratutakoek orratzarekin eta hariarekin istorioak kontatzen ikasteko aukera izan dute.

Arduradunek Argentinan arpilleren 3. belaunaldiaren agerpena nabarmendu dute; duela 40 urte, zenbait herrialdetan bizi izan ziren basakeriak bizi ez zituzten gazteek istorio horiek josten dituzte, gertatutakoa salatzeko.

Ekintza Embarcada Artivistan sortu zen, zeina artearen bidez gure garaiko gizarte-larritasunen gaia lantzen duen ikerketa, parte-hartze eta erakusketako prozesua baita. Proiektu horren barruan, arpilleren Foruma dago, eta euskal geografiako hainbat lekutan barrera ibili da eta ibiliko da.