Berriak

EULALIA ABAITUARI BURUZKO HITZALDIA BARAKALDOKO CLARA CAMPOAMOR AUZO ETXEAN

Datorren ostegunean, hilaren 3an, Barakaldoko Clara Campoamor Auzo Etxean Eulalia Abaitua (Bilbo, 1853-1943) argazkilariari buruzko hitzaldia izango da. Bilboko Euskal Museoko teknikari Maite Jimenezek emango du hitzaldia, oso ondo ezagutzen baitu egilea.


Hitzaldia sarrera labur batekin hasiko da; bertan, Eulalia Abaituaren biografiako hainbat datu jorratuko dira, eta bizitzako alderdi nabarmenenak adierazten dituzten irudiak proiektatuko dira. Maite Jimenezek lan fotografikoaren ezaugarriak aletuko ditu, eta, halaber, utzi digun herentziari buruzko aipamen txikia egingo du.

Hitzaldiaren amaieran, Eulalia Abaituaren lanaren alderdi espezifikoari buruz arituko da, hau da, emakumezkoen erretratuei buruz.