Berriak

EULALIA ABAITUAREN ARGAZKIAK DITUEN "GURE AURREKO ANDRAK" ERAKUSKETA IKUSGAI BARAKALDON

Martxoaren 1ean, Eulalia Abaituaren (1853-1943) 68 argazkiz osatutako erakusketa egingo da Barakaldoko Clara Campoamor eta Gurutzetako auzo etxeetan. Zuri-beltzeko argazkiak dira, eta jatorria beirazko plaka esteroskopikoetan dute, Abaituak erabili izan zuen ohiko euskarria baita.


Erakusketa lanarekin eta aisiarekin lotura duten hainbat gaitan antolatzen da, eta balio dokumental handiko lehen planoekin osatzen da. Clara Campoamor auzo etxean, emakume nekazari, sardina-saltzaile, garbitzaile, urketari eta familiei buruzko argazkiak erakutsiko dira. Gurutzetakoan, aldiz, kartetan jolasten ari diren emakumeen erretratuek eta eszenek osatuko dute erakusketa.

 

ERAKUSKETA

2016ko MARTXOA

Clara Campoamor Zentro Zibikoa: 1etik 23ra

Gurutzetako Zentro Zibikoa: 1etaik 30era