Berdinduk Euskadiko Dokumentazio Birtualeko Zentroa sortu du, LGTBI kolektiboaren informazio guztia partekatzeko
Aurkezpena Euskal Museoan izan da, eta Euskadiko bost LTBI elkarte handi izan dira bertan: Aldarte, Ehgam, Errespetuz, Gehitu eta Guztiok.
Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Berdindu Zerbitzuaren (Lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualei babesa emateko Zerbitzua) laguntzarekin, Euskadiko LGTBI Dokumentazio Birtualeko Zentroa sortu da. Aldarte, Ehgam, Errespetuz, Gehitu eta Guztiok elkarteek euren eduki guztiak jarri dituzte zentroaren eskura, gordetako artxiboak gizarte osoari helarazteko. Guztira, 1.583 dokumentu jaso dira: 17 erakusketa, 726 kartel, 458 testu-espediente, 149 audio, 141 bideo, 74 argazki-espediente eta 18 pankarta.
Euskal Museoan egindako aurkezpenean, protagonistek argi utzi dute asmoa Euskadiko LGTBI mugimenduaren historia antolatu, gorde eta ikusaraztea dela, eta hori historiaren protagonisten bitartez egin nahi dela. Zentro berri hau Berdinduren webgunean egongo da, eta dagoeneko erabilgarri dago kontsultak egiteko. Honako link hauen bitartez sartu daiteke: http:Euskadi.eus/lgtbi-documentación, gaztelaniazko bertsioan, eta http:Euskadi.eus/lgtbi-dokumentazioa, euskarazko bertsioan.
Hegoak, Pikara Magazine eta Maite Albiz Emakumezkoen Dokumentazio Zentroa elkarteek ere euren edukiak gehituko dituzte laster. Ideia honen sustatzaileek azpimarratu dutenez, artxibo ireki eta bizia izango da.