Berriak

BILBOKO INAUTERIEN HISTORIA, LEHENENGO ALDIZ KONTATUTA

 

Euskal Museoak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin elkarlanean, Bilboko Inauterien inguruko lana, orain arte argitaratu gabea, aurkeztu du


Inauteriak Bilbon da Bilboko Euskal Museoak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin batera, prestatutako argitalpen digitalaren izenburua. Museoa Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoa da.

Azterlan hau Iñaki Irigoienek hainbat urtetan artxibategi eta hemeroteketan egindako ikerketa-lanaren emaitza da, eta Bilboko Inauterien oinarrizko alderdiei buruz ibilbidea eskaintzen du, XV. mendean aurkitutako datu lehenengo historikoetatik gaur egunera arte. Gainera, Bilboko jai honen inguruan hitz egiten duen lehen argitalpena da.

Higui, Fraiscus edo Turco dira jai honetako pertsonaia herrikoietako batzuk, eta haien inguruko informazioa bildu da euskaraz eta gaztelaniaz eskura egongo den 56 orrialdeko argitalpen honetan. Bidaia zirraragarria Bilboko historian zehar, Eulalia Abaituak 1900. urtean ateratako argazkiei esker. Euskal Museoan gordetako argazki horien bitartez, garai hartako karroza desfileak, jende dotorearen maskarak eta mozorroak, kale eta plazetako giro zaratatsua, Erraldoi eta Buruhandiak, konpartsen lehiaketak eta estudiantinak nolakoak ziren jakin ahal izango dugu.

Inauteriak Bilbon argitalpenaren xedea da Bilboko Inauterien funtsa berreskuratzea, eta, modu horretan, urtero bizi eta birsortu beharreko jai herrikoia ezagutu eta gure artera berriro ekartzea.

Atera kalera, mozorrotu eta gozatu munduaz eta Inauteriaz, energiaz eta magiaz gainezka; amets egiten lagundu, eta ordu batzuez nahi duzun pertsonaia izateko aukera emango dizu.

 

 

Argitalpena Euskal Museoaren webgunean dago eskuragarri:

www.euskal-museoa.org/eu/argitaratzeak/xehetasunak/128/inauteriak-bilbon

Horrez gain,  www.dantzanet.net webgunean (Bizkaiko Dantzarien Biltzarra erakundearen webgunea) ere aurkitu daiteke.

Bi leku horietan, dohainik deskargatu ahal izango da.


*IKUSI / DESKARGATU EUSKARAZKO BERTSIOA

*IKUSI / DESKARGATU GAZTELANIAZKO BERTSIOA