Berriak

Haurren Gabonetako tailerrek oso balantze positiboa izan dute

 

3 eta 12 urte bitarteko 84 umek hartu dute parte, Gabonetan Euskal Museoan antolatu diren lau tailerretan.

Kolore-Lilurak. El colorín de la ilusión erakusketa izan da tailerren ardatza; bertan, umeek margotzeari eta ebakitzeari ekin diote, irudimena martxan jarriz, eta, modu horretan, zenbait irudi artikulatu sortu dituzte: jaiotza bat, antzinako plantillekin egindako zenbait animalia eta pinotxo eta sorgina, erratza eta guzti.


Egitarauaren arrakasta agerikoa izan da: oso denbora laburrean, tailerretako plaza guztiak agortu dira, eta itxaron-zerrenda sortu da lau saioetarako. Sentitzen dugu gurekin harremanetan jarri zineten guztiok parte hartu ezin izana.

Era berean, abenduaren 28an, Oihane Agirregoitiak, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroletako zinegotziak, zuzen-zunean ikusi ahal izan zuen, Museora egindako bisitan, tailerretako parte-hartzaileak zelan jolasten ziren.

Umeek modu atsegin eta dibertigarrian pasatu dute aisialdia, eta espero dugu datozen proiektuetan ere euren bisita jasotzea.

Eskerrik asko guztioi, antolatutako tailerretara etortzeagatik.