Berriak

"BILBO ZINEMAZ BLAI" DOKUMENTALEN ZIKLOA OSO ARRAKASTATSUA IZAN DA

Ostegunean, hilaren 19an, amaiera eman zion Euskal Museoak Bilboko historia nostalgiko eta sozialari eskainitako dokumentalen zikloari.

Bai joan den irailean abiatu ziren Bilboko txabolismo fenomenoan oinarritutako lau saioek, bai haien errepikapenek ikusle ugari bildu dituzte; izan ere, emanaldi guztietan bete da guztiz Kontsulatuko aretoa. 


Bertaratutakoen gogobetetze-maila agerian geratu da proiekzioen ostean jasotako balorazioetan, bai eta gaiari buruz galderak eginez izan duten parte-hartzean ere. Zikloaren arduradun ziren kazetariek, Carlos Bacigalupek eta Alberto López Echevarrietak, eta haien gonbidatuek, Pedro Olea, Juan Bas eta Fernando Barriok, egoki erantzun eta argudiatu zituzten bertaratutakoen galderak.  

Euskal Museoa ere pozik dago emaitzarekin eta dokumentalen zikloak izan duen harrerarekin.

Eskerrik asko guztioi, ekimen hauek bultzatzeagatik.