Gondra Barandiaran Fundazioko ordezkariek Euskal Museoko klaustroaren obrak bisitatu dituzte
Gondra Barandiaran Fundazioko ordezkarien bisita jaso du Euskal Museoak. Aipatutako fundazioaren helburuetako bat da, oro har, arte ondarea eta, bereziki, Euskadiko eta Nafarroako artea zaintzea. Hain zuzen, fundazio horrek eman du Museoan gauzatzen ari diren obrak betearazteko beharrezko dirua.
Ekarpen ekonomiko horri esker, Mikeldiko idoloak duen hezetasuna murrizteko beharrezko lanak egiten ari dira, era horretan, monumentua babesteko.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Museoaren ordezkariak klaustroa zaharberritzeko lanak ikuskatzeko egindako bisitan izan dira. Bertan, informazioa jaso dute, zuzen-zuzenean, Aldundiko eta obretako teknikarien eskutik.