BAZEN BEHIN… MUNDU KOLORETSU BAT!!!!!! Tailerra
KOLORE-LILURAK. EL COLORÍN DE LA ILUSIÓN erakusketara aurkitu ipuin-bisita eta ebakigarri nahiz panpina artikulatuen tailer baten bitartez.
Neska-mutilek ipuinen erakusketa deskubrituko dute pixkanaka, entzun eta beraien ipuina sortzen duten bitartean. Tailerrean, eredu desberdinak (Jaiotza, animaliak, etab.) izango ditugu egun bakoitzean; horrela, haurrek, erakusketan ikusi dutena oinarri hartuta, sormenezko ebakigarriak prestatu ahal izango dituzte, eta, gero, koloreztatu, beraien ipuinak sortzeko.
Museoan bizitako esperientzia positiboaz gain, neska-mutil bakoitzaren irudimena bere sormen-lanean islatuko da, eta, bertan, koloreak zeregin garrantzitsua izango du.
Jarduera 3 eta 12 urte bitarteko neska-mutilei dago zuzenduta.
Egunak: azaroak 28, abenduak 28 eta 30, eta urtarrilak 4
Ordutegia: 11:30etik 12:30era
Jardueraren iraupena: ordu 1
Gehienez, 20 neska-mutil.
Jarduera elebiduna eta doakoa
Aurretiaz izena eman behar da
IZEN-EMATE ETA INFORMAZIOA:
944155423