MIREN JOSUNE AURRECOECHEAREN DOHAINTZA
Miren Josune Aurrecoechea Elosuak euskal kulturarekin lotura duten objektuen bilduma pertsonala utzi dio museoari. Gure hiriko Ibañez de Bilbao kalean zegoen “Artesanias Josune Esku Lan Eder” enkantean 20 urtez buru zela osatu zuen bilduma.
Oso bilduma aberatsa eta askotarikoa da; etxeko objektuek eta objektu erlijiosoek osatzen dute, baina baita artzainen munduko pieza bereizgarriek ere, liburu, irudi eta argazki bilduma aipagarria ahaztu gabe. Dena dela, arropak eta emakumeen jantzien osagarriak nabarmentzen dira, beraien dotoretasunagatik eta berezitasunagatik (hala nola, haizemaileen eta zetazko xalen bildum).
Museoak eskerrak eman nahi dizkio Josune Aurrecoecheari, bere konfiantza eta eskuzabaltasunagatik, eta oso modu berezian eskertu nahi du, eta aitortu, hark egindako lan pertsonal eta profesionala, Herriarenganako maitasunak markatutako bizitzan.