Berriak

LEPORAINO BETE ZIREN BILBOKO TXABOLISMOARI BURUZKO PROIEKZIOAK

izan ere, jende ugari bertaratu zen "Bilbao?" eta "Ocharcoaga" filmak ikustera. Iragan mendean, hirurogeiko hamarkadan, Bilboko Abandoibarra eta Otxarkoaga auzoetan eraiki ziren txabolei buruzkoak ziren film horiek, hain zuzen ere. 

Alberto López de Echevarrieta eta Carlos Bacigalupe kazetariek eta Fernado Barrio arkitektoak aurkeztu zituzten dokumentalak. Lan horiek, bere garaian, eragin handia izan zuten gizartean. Fernando Barriok hiri-hazkuntzako hainbat ereduri buruz hitz egin zuen, eta Otxarkoaga auzoa eraikitzeko tekniken ezaugarriak azpimarratu zituen.  


Bertaratutakoek interes biziz ikusi zituzten bi filmak, eta proiekzioaren ondoren galdera asko egin zituzten. Hizlariek datu esanguratsuak eman zituzten: Bilboren iazko mendeko "boom" industrialari buruz, biztanle askoren muturreko prekarietateari buruz eta txabolismo-hamarkadetako arazoei buruz.

Dokumentalek piztutako arreta ikusita, eta kontuan hartuta berrogei pertsonatik gora kanpoan geratu zirela, Euskal Museoak berriro proiektatuko ditu filmak, hain zuzen, datorren azaroaren 19an.

Era berean, bertaratutakoei gogorarazi zitzaien moduan, ostegunean, hilaren 15an, beste proiekzio bat eskainiko da; hain zuzen ere, Pedro Olearen "La ría de Bilbao" proiektatuko da, zikloko azken emanaldia. Filmaren zuzendaria gurekin izango da.

Eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin izan ziren guztiei.