Berriak

Arrakasta handia Kolore-Lilurak erakusketaren irekieran

KOLORE-LILURAK. EL COLORÍN DE LA ILUSIÓN erakusketa berri eta koloretsua atzo inauguratu zen. Jende ugarik gozatu zuen umetan eta gaztetan erabiltzen zituzten argitalpenak eta jokoak gogora ekartzen, ikusgai zeuden objektuei begira.

Nekane Alonsok, Bilboko Kultura zinegotziak, aurkeztu zuen erakusketa, eta ekimenaren izaera emozional eta ludikoa azpimarratu zuen. Halaber, erakusketa familian bisitatu daitekeela nabarmendu zuen, eta, era horretan, atzoko eta gaurko aisialdiaren arteko desberdintasunak egiaztatu daitezke.

Museoko koordinatzaileak, Sorkunde Aiarzak, hitza hartu zuen erakusketa gauzatzea posible egin duten pertsonen laguntza eskuzabala eskertzeko, egindako dohaintzengatik eta ondarea gordetzeko erakutsitako borondateagatik.


Aipatzekoa da ekimenera bertaratu ziren hirurogeita hamar bat pertsonaren artean, Museoko lagun eta jarraitzaileez gain, askotariko jendea ere bazegoela. Han zeuden umeetako bi erakusketaren aretoetako batean proiektatzen den antzezlan bateko protagonistak ziren.

Eskerrik asko guztioi gure deialdira bertaratzeagatik, eta, bereziki, Bilboko Udaleko ordezkariei, Iñaki López de Aguiletari (Kulturako zuzendaria) eta Koldo Narbaizari (Euskara eta Hezkuntzako ziengotzia). Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Asier Madarietari, Bizkaiko Foru Aldundiaren zuzendaritzapekoa den Bizkaikoa erakundeko zuzendariari, eta Juan Manuel González Cembellíni, Bilboko Eleiz Museoko zuzendariari.