Berriak

Azkona anai-arreben proiekzioan bete egin ziren lekuak

Dokumentalen zikloaren hasieran, erabat bete zen Euskal Museoko Kontsulatuaren aretoa. Carlos Bacigalupe eta Alberto López de Echevarrieta izan ziren zeremonia-maisuak, eta hiru film laburren sorkuntza-prozesua, zintei buruzko anekdotak eta Azkona anaien historia deskribatu zituzten.


Lehenengo film laburrak, “El secreto de Jipi y Tilin” izenekoak, jendearen barreak eragin zituen, bi protagonisten ibilerekin; dena dela, “Bilbao” film laburrak eragin zituen komentario gehien, batzuk harridurazkoak, 1926ko Bilbo deskubritzean. Luxua izan zen urte haietan hiribildua nolakoa zen ezagutzeko aukera izatea, bertako kaleetako zalaparta eta oinezkoen jantziak ikustea; izan ere, López de Echevarrietak ondo esan zuenez, “Bilboko jende diruduna” erakusten zuen, eta, beraz, guztiak oso ondo jantzita zeuden.

Hirugarren film laburrrean, “Los apuros de Octavio” deitutakoan, publizitatea beste protagonista bat gehiago zen, bai eta faktore garrantzitsua ere, filma egiteko laguntza ekonomikoa lortzeko.

Hunkidura-unea Mari Carmen Gil Azkonaren (Consuelo Azkonaren alaba) eta Yolanda Azkonaren (Victor Azkonaren alaba) presentziarekin etorri zen.  Biek, oso hunkituta, proiekzioa amaitzean, filmazio haiek nolakoak ziren kontatu zuten, amaren presentzia filmean, edota Azkona anai-arrebek filmak egitetik familia-negozioa (drogeria bat) muntatzera eman zuten pausoa.

Ekitaldi interesgarria izan zen, eta jende guztiak asko disfrutatu zuen. Era berean, hasiera ona izan zen museoak udazkenerako programatu dituen jardueretarako.

Eskerrik asko guztioi, gurekin egoteagatik.