Oraingo Aldibaterako Erakusketa: Ongi etorri "kolore-liluren” mundura!
KOLORE-LILURAK = EL COLORÍN DE LA ILUSIÓN
PAPEREZKO ALTXOR TXIKIAK:
KROMOAK, EBAKINAK, IPUINAK
ETA MUSEOKO HAUR TEBEOAK
1900-1975
ERAKUSKETA | 2015eko urriak 1 - 2016ko otsailak 14
Erakusketa honetan haurrek eta nerabeek dibertitzeko eta jolasteko zenbait argitaletxek egindako lanen lagin erakargarria dago ikusgai. Lan horiek guztiak XX. mendeko lehen hiru laurdenetan egin ziren, eta besteak beste hauek daude: heroi eta printzesen ipuinak, umorezko eta abenturazko kontakizunak, panpina eta soldadutxo ebakinak, antzerki txikiak eta puzzleak, kromo-bildumak...Mila eta bat koloretan inprimatutako paperean egindako sorkuntza-lanak dira, eta horien bidez, zenbait belaunalditako ametsak, fantasiak eta ilusioak piztu ziren. Horrela, eguneroko bizitzaren, moden, bilakaeren eta bestelakoen lekukoak bihurtu ziren.
Gure asmoa da gehienbat partikularrek egindako dohaintza oparoez osatuta dagoen gure bilduma txikia erakustea, horren bidez eta gogora ekartzeko eta limurtzeko gaitasun ziurraren bidez, publiko helduari haurtzaroko begiak eta emozioak gogoraraztea, eta gazteei ametsak eta fantasiak sortzeko beste modu bat erakustea.
Ongi etorri "kolore-liluren” mundura!
Informazio gehiago