Berriak

“Esan nortzuk diren Museoaren sarrerako bi Erraldoiak” lehiaketaren ZOZKETA


Uztailean eta abuztuan Bilboko Erraldoi eta Buruhandien Erakusketa dela-eta antolatutako “ESAN NORTZUK DIREN MUSEOAREN SARRERAKO BI ERRALDOIAK” lehiaketan (Gida Piratak, Café Lago kafetegiak eta Bilboko Euskal Museoak antolatu dute), 212 txartel zenbatu dira: horietatik, 64 posta elektronikoz jaso dira, eta, beste 148ak, berriz, Euskal Museoko hautetsontzian sartu dira. 

Zozketa irailaren 11ko eguerdiko 12etan egin da, eta bertan izan dira Sorkunde Aiarza, Bilbao Bizkaia Museoaren koordinatzailea; Bonifacio García, Café Lago kafetegikoa; eta Jesus Zabala eta Marino Montero, Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirataren ordezkariak.

Erantzun zuzena zuten 161 txarteletatik (47k erantzunak okerrak izan dituzte eta 4 baliogabeak izan dira), honako hau suertatu da saridun:

 

AMAIA APARICIO Andrea

 

Hauxe da saria: 12 LAGUNENTZAKO TXOKOLATADA, CAFÉ LAGO kafetegian (Posta kalea 13, Bilbo) eta EUSKAL MUSEORAKO BI SARRERA DOHAINIK 2015ean. Saria erakunde babesleen ordezkariek emango dute, irailaren 16an (asteazkena), 18:00etan, Bilboko Euskal Museoan.

Euskal Museoa – Bilbao – Museo Vasco: Sorkunde Aiarza.

Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Elkartea:  Unai Aizpuru 

Café Lago:  Bonifacio García.

Bilboko Aste Nagusiko Gida Pirata: Jesus Zabala, itsasontziko kapitaina; Elena Marsal, zubi eta maniobretako ofiziala; eta Marino Montero, itsasbideetako ofiziala.

Euskal MuseoakCafé Lago kafetegiak oparituta, txokolate txurroekin eskainiko du zozketatu diren sarien emanaldira hurbiltzen den bakoitzaren artean. Emanaldia Mikel Bilbao  txistulari paregabeak alaituko du.

 

EUSKAL MUSEOA BILBAO MUSEO VASCO

PLAZA UNAMUNO, 4 - 48006 BILBAO

METRO: CASCO VIEJO (UNAMUNO HELMUGA)