Berriak

Ikasle on batzuek “Erraldoiak Dantzatzen” ikasi dute

Bigarren urtez jarraian, neska-mutilen talde handi bat museoko klaustrora etorri da, erraldoiak dantzatzearen artea menperatzeko irakasgaiak arretaz jarraitzeko asmoz.

Hiru tailer eman dira uztailean, eta, beste behin ere, musika eta barre-algarak entzun ahal izan dira, parte-hartzaileak ONDALAN Konpartsako irakasleen argibideak jarraitzen saiatzen ziren bitartean.  


Erraldoiek txikienen artean sorrarazten duten lilura sekulakoa da, eta, duten tamainagatik ikaratu beharrean, figurak dantzarazteko ahalegina egiten dute; izan ere, figurak egokiagoak dira tailerrera datozenen altuerarako, baina erraldoi handiagoei begira egoten dira beti, euren buruei galdetuz noiz dantzarazi ahal izango dituzten.

Umeentzako jarduera hau oso arrakastatsua da, eta espero dugu ekintza klasikoa izatera helduko dela.