Berriak

Euskal Kirola eta Folklorea protagonistak izango dira 2015eko Aste Nagusian

Uztailaren 21ean, asteartez, 2015eko Aste Nagusiko jarduerak aurkeztu ziren. Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaien Saileko zinegotzia, arduratu zen Bilboko Aste Nagusian eskainiko diren jarduera ugarien berri emateaz; bertan, euskal kirola eta folklorea protagonista eztabaidaezinak izango dira.


Aurten, Bilbo Hiria XXXVIII. Estropada eta abuztuaren 25eko Euskal Dantzen Topaketa nabarmendu behar dira; hain zuzen ere, topaketa horretarako, arropa tradizionalekin joateko deia egiten zaie bilbotar guztiei.

Jakina, jaietan ezin dira falta Bilbainadak,Euskal Dantzak, Txistulariak, Bertsolariak, Erraldoiak eta Buruhandiak. Azken horiei dagokienez, une honetan gure museoan daude, martxan hasteko prest.

Egitarau zabal horrekin, denek gozatu ahal izango dute, eta, Itziar Urtasunek azaldu zuen moduan, denek izango dute parte hartzeko aukera; izan ere, jaiak ez lirateke jai izango, jendearen babesik gabe.

Prentsaurrekoari amaiera emateko, jaietako zinegotziak bere ukitu pertsonala jarri zuen, aste gutxi barru helduko zaigun festa-giroari oso lotuta zeuden bertso batzuk errezitatuz.