Berriak

“7 Kaleetan, Saltzen, Saltzen. Dependientes” Erakusketaren inaugurazio jendetsua

Atzo, uztailaren 9an (osteguna), “7 kaleetan saltzen, saltzen. Dependientes” erakusketa ireki zen, eta lagun eta gonbidatu ugari bertaratu ziren.

Goizean, erakusketa ezagutzera emateko prentsaurrekoa egin zen museoan, eta arratsaldean, askoz giro lasaiagoan, bertaratutakoek ikusgai dauden saltokietako profesionalen inguruko argazki-ibilbidea egin ahal izan zuten.


Nekane Alonso Bilboko Udaleko kultura zinegotzia, Sorkunde Aiarza museoko koordinatzailea, Manuel Cuadro argazkilaria eta Eric Roche idazlea arduratu ziren arratsaldeko ekitaldia aurkezteaz. Bertan izan zen, era berean, Iñaki López de Aguileta, Bilboko Udaleko Kultura Saileko zuzendaria

Erretratatuetako batzuk ere egon ziren ekitaldian, eta oso atsegina izan zen ikustea nola trukatzen zituzten euren lanbideekin erlazionatutako anekdotak eta istorioak, eta nola gogoratzen zuten elkarrizketen prozesua ere.

Gainera, jan-edanak ere eskaini ziren klaustroan, ekitaldiari amaiera emateko.

Eskerrik asko erakusketa berriaren estreinaldian gurekin izan ziren guztiei.


" title=" " target="_blank" class="btn btn-secondary">©EITB Kultura