Berriak

XVI BILBOKO KALEALDIA 2015 | PEZ LIMBO ¿Espinazo o callos?

Uztailaren 2an eta 3an, Euskal Museoan, lehen aldiz, mikro-antzezlanak eszenaratu ziren, PEZ-LIMBO konpainiaren eskutik, Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Kalealdiaren (kaleko antzerkiaren eta arteen jaialdia) barruan.

 


Egunero sei emanaldi izan ziren, eta, guztira, 400 bat lagunek gozatu ahal izan zuten ¿Espinazo o callos? eta Mamá gallina obrez, museoko klaustroan. Eguneroko espazio batean, hala nola harategi batean edo mediku-kontsultategi batean, ekintza dramaren eta komediaren artean garatzen da; izan ere, egoera harrigarriak eszenaratzen dira, baina egoera horien oinarriak eszenatokian gertatzen denari buruz hausnartzen uzten du ikuslea.

Aktoreen eta ikusleen arteko hurbiltasun fisikoari eta, interpretatzaileek sustatuta, ikusleek obran daukaten parte-hartzeari esker, emanaldiak freskotasuna lortzen du eta ikusleek hobeto hartzen dute antzezlana.

Bertaratutakoen barreek argi erakutsi zuten emanaldia arrakastatsua izan zela.

Errepikatzeko asmoa daukagun entretenimendu ludikoa.