Nuria Esperten omenaldi hunkigarria Rafael Albertiri
Joan den larunbatean, hilaren 20an, ospatutako Gau Zurian, Nuria Espertek ikus-entzuleak bereganatu zituen, Rafael Albertiren poemekin eskainitako errezitaldian.
Espertek poetarekin izan zuen harremanari buruzko pasadizoak aletu zituen, eskaini zizkion betegarriei buruzkoak, elkarrekin egin zituzten 300 errezitaldiei buruzkoak eta Parisko, Buenos Airesko edota Erromako erbestealdietan Albertik bizi izandako bizipenei buruzkoak. Poema batetik hurrengorako tarteetan, hainbat konturi buruz hitz egin zuen: Albertik Pablo Picassorekin izan zuen adiskidetasunari buruz; elkartu, eta iraganeko pasadizoak kontatzen zituzten garaiari buruz; barre egin eta abesten zuten garaiari buruz; eta pintorearen zortzi izenei eskaini zion bertsoari buruz, besteak beste.
Bere ahots-inflexioekin, batzuetan indartsua eta besteetan leun eta gozoa, aktoreak idazle eta poetaren mundua zeharkatu zuen; ibilbide horretan, beste poeta eta lagun baten, Federico García Lorcaren oroitzapenak ere izan zuen tartea, bai eta haren heriotzak Albertirengan izan zuen eraginak ere. Nuria Espertek jakinarazi zuen Albertik esaten zuela heriotzak huts egin zuela pertsona aukeratzean, izan ere, Lorca eraman beharrean, toki hori berarentzat izan behar zen.
A galopar poema errezitatzeko era sutsua ere nabarmendu beharra dago, interpretatzaile boteretsu honi darion indarraren adibide baita.
Azken batean, errezitaldi eder eta hunkigarria izan zen, eta bertaratutakoek gogo biziz txalotu zituzten artistaren esku-hartze guztiak.