Berriak

GAUZURIA 2015

 

RAFAEL ALBERTI, NÚRIA ESPERTEN ESKUTIK

Euskal Museoa Bilbao Museo Vasco

Miguel de Unamuno plaza, 4 - Metro Casco Viejo (Unamuno helmuga)

20:30etik  02:00etara

Emanaldiak (iraupena gutxi gorabehera 40’): 20:30, 22:00, 23:30

Sarrera Dohan - Leku Mugatua

 

Núria Espert aktorearen errezitaldia kadiztar poeta handiarekin batera estatuan eta hainbat herrialdetan zehar egindakoak gogoan edukitzeko. Shakespeare, Garcia Lorca, Lope de Vega, Bertold Brecht edo Anton Chejov interpretatuta dauzka. Aktore katalanak nazioarteko dramaturgiaren “izen handiko egileak” interpretatu ditu eta oraingoan Rafael Albertiren obrari “berriro” ekingo dio. Bere interpretazioaren kemenari, bere ibilbide profesional luzeari eta agertokian erakusten duen nortasun handiari esker nazioarteko interpretari onenetakoa bilakatu da. Halaber, Gurutze kaleko 4 zenbakian pantaila bat ipiniko dute Nuria Espertek Euskal Museoaren barruan eskainitako emanaldia bertatik jarraitu ahal izateko.

Nuria Espert i Romero Hospitalet de Llobregaten jaio zen, 1935ean. Bartzelonako Maragall Institutuan egin zuen Batxilergoa. 17 urterekin, Elvira Noriegaren ordez aritu zen “Medea” obran. Armando Morenorekin ezkondu, eta senarra bere manager bihurtu zen. 1959an, bere konpainia sortu zuten, eta, “Gigí” obraren estreinaldiarekin (Madrilgo Recoletos Antzokian), bide oparoa hasi zuen. Bere ibilbide artistiko emankorrean, 60 obra baino gehiago egin ditu antzerkirako, zinemarako eta telebistarako, eta, gainera, jarduera artistiko paralelo ugari egin ditu.

1979 eta 1981. urteen artean, José Luis Gómez eta Ramón Tamayorekin batera, Zentro Dramatiko Nazionala zuzendu zuen. 1990ean, opera-zuzendari gisa egin zuen debuta, “Electra” lanarekin, Bartzelonako Liceo Antzokian; eta “La Traviata” obrarekin, berriz, Madrilgo Antzoki Liriko Nazionalean. Orain arte, bederatzi opera zuzendu ditu. Espainian zein atzerrian, zuzendari lanetan jarraitu izan du; eta, gaur egun ere, erreferentea da kulturaren munduan.

Sari ugari jaso ditu; hona hemen horietako batzuk:

 

Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina (1983).

Kataluniako Generalitatearen Creu de Sant Jordi Saria (1983).

Antzerki Sari Nazionala (1986).

Londresko Antzerki Kritikarien Zirkuluaren Saria (1986) Zuzendaritzarik Onenari, “La casa de Bernarda Alba” obragatik.

Terenci Moix Nazioarteko Saria (2005).

''Pepe Isbert'' Antzerki Sari Nazionala (2008), Espainiako Antzokien Lagunen Elkartea.

Valle Inclán Antzerki Saria (2009), “La casa de Bernarda Alba” obragatik.

Eszena Saria, Antzerki Garaikidearen Lazarillo Nazioarteko Jaialdiak emanda (2009).

Gran Teatre del Liceu Antzokiaren Urrezko Domina (2010).

Almagroko Jaialdiko Corral de Comedias Saria (2011).

Cádizko XII. Antzerki Jaialdi Iberoamerikarreko Atahualpa de Cioppo Saria (2011).

Germán Sánchez Ruipérez Fundazioaren Fernando Lázaro Carreter Saria (2011).

Madrilgo Complutense Unibertsitateko honoris causa doktore izendatu zuten, 2012an.


Deskargatu: Gauzuria 2015 Jarduerak