Berriak

Bizkaiko emakumeen eta kirolaren arteko lotura 1936-1975

Joan den ostegunean, ekainaren 4an, Euskal Museoko Kontsulatu aretoan hitzaldi interesgarri bat antolatu zen, Bizkaiko emakumeek 1936-1975 urteen bitartean kirolarekin eta jarduera fisikoekin izan zuten loturaren inguruan.


Edurne Murillo hizlariak egindako ikerketa sakonari esker, emakumeek garai hartan kirolarekin izandako lotura zein zen jakin ahal izan genuen. Europan egindako inkesta bat eta hainbat grafiko eta argazki aurkeztuta, orduko lehen emakumezko kirolariek izan zituzten zailtasunak ulertu ahal izan genituen.

Bertaratutakoek ordura arte argitaratu gabeak ziren datu asko jaso zituzten, emakume haien historiari buruz.

Guztion ezagutzarako zabaltzea merezi duen ekarpen baliotsua da.

Eskerrik asko ekitaldian parte hartu zenuten guztioi.