Berriak

Ignacio Martín Cloppet abokatu eta idazle argentinarrak Peróni buruzko bere liburua aurkeztu du

Joan den ostiralean, ekainaren 5ean, Ignacio Martín Cloppetek idatzitako “Perón en Roma” liburua aurkeztu zen. Ekitaldia Baionako Eusko Ikaskuntzak antolatu zuen, eta Aingeru Zabala historialari bizkaitarrak aurkeztu zuen idazlea. 


Egileak liburuan aurkitu daitekeenari buruz hitz egin zuen; hain zuzen ere, Juan Domingo Perón politikari, militar eta Argentinako presidentearen bizitzako garai jakin bat aztertu du bertan. Egileak esandakoaren arabera, garai hori ez da lar aztertua izan, sarri askotan asmatua izan da, eta desitxuratua ere bai. Cloppetek, etorri handia eta bizia erakutsiz, Perónen familiaren historia kontatu zuen, eta haren emazte izandako Aurelia Gabriela Tizón eta Eva Duarteren berri ere eman zuen. Egilea liburuaren gai nagusian zentratu zen, Perónek Erroman izandako bizitzan, alegia, artean militarra zela. Era berean, María Tizón Erostarbe koinatarekin trukatutako gutunei buruz ere egin zuen berba, orain arte argitaratu gabeak ziren eta.

Gainera, idazleak gogorarazi zuen Perónek eta haren bi emazteek loturak zituztela Euskal Herriarekin; izan ere, berton jaio ziren protagonistaren eta haren emazteen arbasoak, eta Cloppetek ere badu loturarik Euskal Herriarekin.

Pertsonaia polemiko baten figura ezagutzeko aukera interesgarria izan zen.