Berriak

Apirilak 23, Nazioarteko Liburu Eguna 2015

 

Bilboko Euskal Museoak Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko du, bisitariei museoaren argitalpen-fondoko liburuetako bat oparituz.


UNESCOk apirilaren 23a jarri zuen Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Egun gisa, idazleak eta beren obrak omentzeko, eta mundu guztia eta, bereziki, gazteenak irakurketaz gozatzera animatzeko.

Euskal Museoak bat egiten du ospakizun horrekin, eta bere argitalpen-fondoko liburu bat oparituko du museorako sarrerarekin batera.