Berriak

Emakume langilea orain dela 100 urte

Atzo (osteguna, martxoak 26) inauguratu zen Emakumea Lanean erakusketa. Aurkezpena Euskal Museoko presidente eta Bilboko Udaleko alkateorde eta Hezkuntza eta Kultura saileko zinegotzi Ibone Bengoetxeak eta Euskal Museoaren eta Bilboko Berreginen Museoaren koordinatzaile Sorkunde Aiarzak egin zuten.


Amaia Mugikaren eskutik erakusketara egindako bisita gidatuari esker, bidaia egin ahal izan zen iraganera, ikusgai jarritako berrogei argazkien bitartez. Argazki horiek argi eta garbi erakusten dute emakumeek egiten zituzten lan haietako batzuen gogortasuna. Iraganeko irudiok euren etxetik kanpo lanaren esparruan sartu eta etorkizuneko belaunaldiei bidea ireki zieten lehenengo emakume haiek jokatutako paperari buruzko gogoeta egitera garamatzate.

Eurengan ohikoa denez, museoaren lagunak gurekin izan ziren erakusketa berri honen inaugurazioan; hain zuzen ere, erakusketa honek orain dela hiru aste inauguratutakoa aberasten du, izan ere, biak daude emakumearen figuran oinarrituta.

Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiegu etorri zirenei, ekitaldiarekin bat egiteagatik.


" title=" " target="_blank" class="btn btn-secondary">"Emakumea lanean", Euskal Museoan. EITB Kultura