Berriak

Nantesko L’ École Audiencia-ko Kultur Kudeaketako Masterreko ikasleek Museoa bisitatu zuten atzo, martxoaren 25ean (asteazkena).

Bigarren urtez jarraian, Deustuko Unibertsitateko Turismo Sailaren bitartez, Nantesko L’École Audiencia-ko ikasle-talde batek gure Museoa bisitatu du. Bisitak bi zati izan zituen. Lehenengo zatian, Euskal Museoaren koordinatzailea den Sorkunde Aiarzak solasaldia eskaini zuen, eta azaldu zien nolakoa den museoaren funtzionamendua, kudeaketaren ikuspuntuan, aldi baterako erakusketen prestakuntzan eta eguneroko jardunean oinarrituta.

Solasaldiaren ostean, taldeko kideek, oso modu aktiboan eta interes handiz, zenbait galdera egin zituzten, museoaren koordinatzailearen sarrerak piztutako interesa agerian utziz.

Bigarren zatian, ibilbidea egin zuten museoko erakusketa-aretoetatik, gida batek lagunduta.