Berriak

Euskal Museoko gordailuak Bilboko Udaletxean

Dominak, dokumentuak, txanponak, billeteak eta Museoaren bildumetako beste hainbat objektu gordailuan laga zaizkio Bilboko Udalari, berriki inauguratutako Alkateen Galeria eta Udaletxeko solairu nobleko beste espazio batzuk apaintzeko eta testuingurua osatzeko.

Elementu horiek, Udal ondarekoak diren elementuekin batera, eraikinaren edertasuna areagotzeaz eta duintasuna emateaz gain, Bilboko Hiribilduaren eta Udalaren historia berreskuratzen eta zabaltzen laguntzen dute.

Museoa benetan gustura dago proiektu honetan parte hartu izanagatik eta euskal kulturaren esparru guztiak hedatzeko lana bere hormetatik haratago eramateagatik.